1943/1/1

Montserrat Soliva Torrentó jaio zen. Konpostajean espezialista, eta baita hondakin organikoen erabileran ingurumena zaintzeko, lurzorua babesteko eta nekazaritzako produktibitatea handitzeko

20260101

1938/1/2

Lynn Conway informatikari, asmatzaile eta aktibista jaio zen. Hardware diseinuan egin zuen lan berritzaileak eragin iraultzailea izan zuen informatikaren industria osoan

20260102

1972/1/3

Elisabeth Schiemann genetikaria hil zen. Zereal garrantzitsuen (adibidez, garia eta garagarra) eboluzio harremanei buruzko lanek eragin handia dute orainaldiko landareen biologian

20260103

1981/1/4

Diana Trujillo Pomerantz ingeniari aeroespaziala jaio zen. Zurrusta Propultsioko Laborategian lan egiten du, eta, bertan, Perseverance roverraren beso robotikoaz arduratzen den taldearen burua da

20260104

1984/1/5

Richard Stallman GNU sistema eragilea garatzen hasi zen. Programatzaile eta aktibista hori hartzen da software librearen mugimenduaren sortzaile formaltzat

20260105

1948/1/6

María Castellano Arroyo medikua jaio zen. Lege eta auzitegi medikuntzan eta laneko medikuntzan espezializatu zen, eta Espainiako Medikuntza Fakultate bateko lehenengo emakume katedraduna bihurtu zen (Zaragozan)

20260106

1972/1/7

Bisi Ezerioha ingeniaria jaio zen. Farmazia industrian hasi zuen ibilbidea, eta, ondoren, automozioan jardun zen. Honda markako potentzia handieneko motor batzuk eraiki ditu

20260107

1907/1/8

Odón de Buen naturalistak bi isopodo (krustazeoak) eta bi gobido (arrainak) mota berri deskribatu zituen Balear Uharteetan

20260108

1932/1/9

Djibril Tamsir Niane historialari eta dramagilea jaio zen. Sundiataren epopeia transkribatu eta aztertu zuen, poema epiko mandinga bat. UNESCOren Afrikako Historia Orokorraren editoreetako bat izan zen

20260109

1909/1/10

Filomena Nitti biokimikaria jaio zen. Nerbio sistemari buruzko substantzia aktiboak aztertu, histaminak erreakzio alergikoetan duen zeregina beste batzuekin batera aurkitu eta lehenengo antihistaminikoa garatu zuen

20260110

2001/1/11

Dorothy Millicent Horstmann epidemiologo eta birologoa hil zen. Odol fluxuan poliobirusaren hedapenari buruz egin zuen ikerketa funtsezkoa izan zen poliomielitisaren aurkako txertoa garatzeko

20260111

1799/1/12

Priscilla Susan Falkner Bury botanikaria eta ilustratzaile zientifikoa jaio zen. XIX. mendeko lirioei buruzko obra ederrenetako bat argitaratu zuen

20260112

1930/1/13

Waltraut Seitter astronomoa jaio zen. Münsterren, Münster gorriranzko desplazamendu proiektua (MRSP) eta Münster Red Sky Survey, hego hemisferioko galaxien katalogoa, antolatu zituen

20260113

2026/1/14

Logikaren Mundu Eguna. Ezagutzaren garapenean logikaren garrantzia nabarmentzen da, eta Kurt Gödel (egun honetan hil zen 1978an) eta Alfred Tarski (egun honetan jaio zen 1901ean) logikariak omentzen ditu

20260114

1985/1/15

Aitor Villafranca Velasco jaio zen, 2024ko Ikerketako Sari Nazionalaren irabazlea. Optika integratua ikertzen jarduten du, eta zientzian LGTBQIA+ eskubideen alde lan egiten duen PRISMA elkartearen sortzaileetako bat da

20260115

1932/1/16

Phyllis Bolds fisikaria jaio zen. Helikopteroen bibrazio frekuentziei buruz egin zuen lanak lagundu zuen frogatzen 1970ean erabilitako helikopteroen bibrazioaren proba kurba ez zela egokia

20260116

2005/1/17

Albert Schatz zientzialaria hil zen. Beste batzuekin batera, estreptomizina aurkitu zuen, Streptomyces griseus bakteriotik abiatuta lortutako antibiotiko isolatu bat

20260117

2024/1/18

Lesley Lokko da Britainiar Arkitektoen Errege Institutuaren Urrezko Domina jaso zuen lehenengo emakumezko eta afrikar jatorriko arkitektoa. Arkitekturaren justiziari eta demokratizazioari egindako ekarpena aitortzen du

20260118

2023/1/19

Roald Hoffmann kimikari teoriko eta Nobel saridunak MUDIC bisitatu zuen. Halaber, Hoffmannen poeta alderdia nabarmentzen da, letren eta molekulen edertasunaren eta zientziaren mugak aztertzen baititu

20260119

2013/1/20

Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek giza zeluletan helize laukoitza duen DNA dagoela baieztatzen duen artikulua argitaratu zuten

20260120

1894/1/21

Edelmira Inés Mórtola geologoa jaio zen. Mineralogia arloan ikertu zuen, eta ibilbide luzea izan zuen irakasle gisa. Bere argitalpenen artean, Nociones de Mineralogía liburua nabarmentzen da

20260121

1476/1/22

Antonio de Nebrija humanista, lexikografo eta gramatikariak Prima de Gramática katedra eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean

20260122

1916/1/23

Elizabeth Riddle Graves fisikaria jaio zen. Aitzindaria izan zen neutroien fisikan eta neutroi azkarren detekzioan eta neurketan

20260123

2020/1/24

Li Fanghua fisikaria hil zen. Difrakzio fisikan, bereizmen handiko mikroskopia elektronikoan eta ikerketa kristalografikoan jardun zen funtsean

20260124

1957/1/25

Kiyoshi Shiga bakteriologoa hil zen. Shigella bakterioa aurkitu zuen, shigellosia eragiten duen agentea; shigellosia gorotz-aho bidetik transmititzen den disenteria mota bat da

20260125

1839/1/26

Rachel Lloyd kimikaria jaio zen. Azukre erremolatxaren sakarosa kontzentrazioa zehazteko egin zuen lanak merkataritzako azukre industria garatzen lagundu zuen Ipar Amerikan

20260126

2021/1/27

Nunuk Nuraini elikagaien teknologoa hil zen. 1982an mi goreng zapore indartzaile lehorra sortu zuen Indomie markarako. Istanteko fideoetarako munduko zapore indartzaile ospetsuenetako bat da

20260127

1915/1/28

Andreína Celeste Marina Bocchino paleontologoa jaio zen. Ornodunen paleontologian egin zuen lanagatik ezagutzen da

20260128

2018/1/29

Afrikako Espazio Agentziaren (AfSA) Estatutua onartu zen. Kairon du egoitza (Egipto), eta Afrikako espazio jardueren garapena sustatzea eta koordinatzea du xede

20260129

1899/1/30

Max Theiler mediku birologoa jaio zen. 1951n, Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen sukar horiaren aurkako txertoaren garapenean egin zuen lan aitzindariagatik

20260130

1929/1/31

Rudolf Ludwig Mössbauer fisikaria jaio zen. Fisikako Nobel saria jaso zuen gamma erradiazioaren erresonantziaren xurgapena ikertzeagatik, eta bere izena daraman efektua aurkitzeagatik

20260131