998/7/1
Abu’l-Wafa matematikari eta astronomoa hil zen. Tangente funtzioa proposatu zuen, trigonometria taulak kalkulatzeko metodoak hobetu zituen eta geometria esferikorako sinuaren formula aurkitu zuen
1914/7/2
Mário Schenberg jaio zen, Brasilgo fisikari teorikorik garrantzitsuena. Bereziki ezagunak dira izarrak ulertzeko egin zituen oinarrizko ekarpenak
1886/7/3
Karl Benzek ofizialki Benz Patent Motorwagen patentea egin zuen, barne errekuntzako motor bidez autopropultsatutako lehenengo automobilarena
1956/7/4
Carme Torras Genís matematikaria jaio zen. Aditua da adimen artifizialean eta robotikan; robotika asistentzialari buruzko ikerketa uztartu du idazketa literarioarekin eta teknoetikarekin
1906/7/5
Ljudmila Dolar Mantuani petrologoa jaio zen. Hainbat argitalpen kaleratu zituen hormigoiaren teknologiari eta agregakinaren kalitatearekin lotutako eragileei buruz
1985/7/6
Nairobin (Kenya) Afrikako Zientzia Akademia (AAS) sortu zen, Afrikan zientzia sustatzera bideratutako erakunde panafrikano gisa
1899/7/7
Anna Baetjer fisiologo eta toxikologoa jaio zen. Industria lanak emakumeen osasunean duen eragina ikertu zuen, eta segurtasunean eta ordutegietan hobekuntzak proposatu zituen (etxeko erantzukizunak direla eta)
2021/7/8
Noël N’Guessan ingeniari kimikoak Ingeniaritzako Berrikuntzaren Afrika Saria irabazi zuen Kubeko sistemarekin; uzta azpiproduktuak kudeatu eta konpost eta gas bihurtzeko balio du sistemak
1926/7/9
Mathilde Krim medikua jaio zen. Jaio aurretik sexua zehazteko metodoa lehenengo aldiz garatu zuen taldeko kidea izan zen
1724/7/10
Eva Ekeblad agronomoa eta zientzialaria jaio zen. Patatekin irina eta alkohola nola egin deskubritu zuen, goseteari aurre egiten lagunduz. Suediako Zientzien Akademian sartu zen lehenengo emakumea izan zen
1811/7/11
Amedeo Avogadro zientzialariak gasen eduki molekularrari buruzko saiakera argitaratu zuen. Bere hipotesiak Avogadroren Legea ekarri zuen, kimika modernorako funtsezkoa dena
1863/7/12
Albert Calmette medikua jaio zen. Camille Guerín albaitariarekin batera Mycobacterium tuberculosis bakterioaren forma arindua aurkitu zuen, tuberkulosirako txertoan erabili zena
2023/7/13
Sara García Alonsok Emakume Teknologoaren Ada Byron saria jaso zuen. Biologia molekularreko ikertzaile hori, gainera, astronauten erreserbako kidea da Europako Espazio Agentzian
1960/7/14
Jane Goodall Gombe Streameko (Tanzania) erreserbara iritsi zen, aske dauden txinpantzeen jarreraren inguruko bere ikerketa iraultzailearekin hasteko
1793/7/15
Almira Lincoln Phelps botanikaria jaio zen. Botanikari buruzko bere idazkiek eragina izan zuten garai hartan zientzia horretan jardun zuten beste emakume batzuengan, hala nola Eunice Newton Footerengan
1962/7/16
Michel Siffre esploratzailea kobazulo batean sartu zen, kronobiologiari eta denboraren hautemateari buruzko esperimentu aitzindaria egiteko. Bi hilabete ondoren atera zen, 35 egun baino ez zirela igaro pentsatuz
1873/7/17
Marcelle Lapicque neurofisiologoa jaio zen. Ezaguna da nerbio bulkaden (kronaxia) eta pozoiek, batez ere estrikninak, kronaxiaren gainean duten eraginaren inguruan egin zituen ikerketak direla eta
1853/7/18
Hendrik Lorentz fisikaria jaio zen. 1902an Nobel saria eman zioten, fenomeno elektrikoetan magnetismoak duen eraginari buruz egin zituen ikerketengatik
2018/7/19
Fruta euli baten (Drosophila melanogaster) garunaren lehenengo mapa osoa argitaratu zen, bereizmen nanometrikokoa, 7.000 milioi ebaki eta 21 milioi irudi erabiliz
1896/7/20
Ellen Louise Mertz geologoa jaio zen. Ikerketa aitzindaria egin zuen Danimarkako Estatu Trenbideetarako, Belt Txikiaren zubi zaharra eraikitzeko oinarri gisa balio izan zuena
2000/7/21
Fermilaben DONUT esperimentuak lehenengo aldiz emultsio plaketan hartutako tau neutrinoaren interakzioak erakutsi zituen, partikula hori existitzen zela egiaztatuz
1946/7/22
Osasun publikoa hobetzeko mundu mailako erakunde gisa Osasunaren Mundu Erakundea (OME) sortzea erabaki zen Nazioarteko Batzarra egin zen
1999/7/23
Eileen Collins NASAren transbordadore espazial baten misio bateko lehenengo emakume liderra izan zen (Columbia-ren STS-93 misioa)
1874/7/24
Ruth Pirret kimikaria jaio zen. Frederick Soddyrekin batera, elementu erradioaktiboen kimika ikertu zuen. Bere ikerketa lagungarria izan zen desintegrazio erradioaktiboa ulertzeko
2005/7/25
Bennet Omalu mediku patologo forentseak futbol amerikarreko jokalarietan ematen den entzefalopatia traumatiko kronikoari (CTE) buruzko aurkikuntza argitaratu zuen, kirol medikuntzan mugarria ezarriz
1919/7/26
James Ephraim Lovelock jaio zen; medikua, meteorologoa, idazlea, asmatzailea, kimikari atmosferikoa eta ekintzaile ekologista izan zen, Gaia hipotesiari esker ospetsu egin zena. Hipotesi horren arabera, Lurra autoerregulatutako sistema da
1921/7/27
Frederick Banting eta Charles Best medikuek txakurraren pankreatik intsulina isolatu eta araztea lortu zuten. Patentea askatu zuten, gizarte osoaren onerako
1966/7/28
Sossina M. Haile kimikaria jaio zen. Ikertzailea da materialen zientziaren arloan, eta ezaguna da azido solidoekin lehenengo pilak edo erregai gelaxkak garatzeagatik
1939/7/29
Marion J. Lamb. biologoa jaio zen. Ingurumen baldintzek –hala nola beroa, erradiazioa edo kutsadura– Drosophila euliaren jarduera metabolikoan eta aldakortasun genetikoan duten eragina ikertu zuen