1753/5/1

Carl Linnaeusen Species Plantarum lana argitaratu zen. Lan hori hartzen da gaur egun erabiltzen den landareen taxonomiaren abiapuntu ofizialtzat, nazioarteko kodearen arabera

20260501

1903/5/2

Gladys Isabel Harper fisikaria jaio zen. X izpiak ikertu zituen, eta erradiazio konposatua aztertzeko eta sorta monokromatikoak sortzeko teoria bat garatu zuen; bere lana gakoa da espektroskopia modernoan

20260502

1945/5/3

Odón de Buen naturalista eta ozeanografoa hil zen. Bere ekarpenen artean gehien zabaldu dena 1914an Espainiako Ozeanografia Institutua sortzea izan zen

20260503

1884/5/4

Agnes Fay Morgan kimikaria jaio zen. Bere lanak hezur dentsitatearen murrizketa eta adinean gora egitea erlazionatu zuen, eta kolesterolaren odoleko mailak eta dietako gantzak korrelazioan jarri zituen

20260504

2014/5/5

Sonny Jiménez de Tejada ingeniaria hil zen. Kolonbiako unibertsitatean emakumeak sartzea ahalbidetzeagatik da gogoratua. Herrialde horretako ingeniaritza zibileko eta meatzaritza ingeniaritzako lehenengo emakume lizentziatua izan zen

20260505

1912/5/6

Elizabeth Joan Stokes jaio zen. Antibiotikoekiko sentikortasuna probatzeko metodo estandarizatu bat garatu zuen, Stokes metodoa, eta hori izan zen proba estandarra 1980ko hamarkadara arte

20260506

1854/5/7

Giuseppe Veronese matematikaria jaio zen. “Veronese azalera” aurkitu zuen, dimentsio gehiagotako espazioetako formak aztertzen dituen geometriako funtsezko ideia

20260507

2023/5/8

Yiau-Min Huang entomologoa hil zen. Dengearen, Chikungunyaren, Zikaren eta sukar horiaren transmisioan parte hartzen duten eltxoei buruz egin zituen ikerketak nabarmentzen dira

20260508

1930/5/9

Albert Kapikian birologoa jaio zen. Norwalk birusa (norobirus mota bat) identifikatu zuen, eta errotabirusaren aurkako lehenengo txertoa garatu zuen. Bi birusek gastroenteritisa eragiten dute

20260509

28/5/10 K a

28 Txinako Han dinastiako astronomoek eguzki orban bat dokumentatu zuten; fenomeno astronomiko horren lehenengo erregistro idatzietako bat da

20260510

1933/5/11

Anna Marguerite McCann jaio zen. Aitzindaria izan zen urpeko arkeologiaren arloan 1960ko hamarkadatik. Jacques Cousteaurekin hasi zen urpean igeri egiten, erromatarren antzinako naufragioak aztertuz Marseillatik hurbil

20260511

1950/5/12

Ana María Cano González filologoa jaio zen. Somiedo haraneko asturiera hizkuntzari buruz egin zituen ikerketak nabarmentzen dira. Academia de la Llingua Asturiana akademiaren burua izan zen 16 urtez

20260512

2016/5/13

MarumaSat I zunda igorri zen NOSA hezkuntza proiektuaren esparruan (Axencia Espacial Escolar Galega). Zunda 25.000 metroraino igo zen, eta, ondoren, arrakastaz berreskuratu ahal izan zen

20260513

1988/5/14

Jessica Watkins geologoa eta NASAko astronauta jaio zen. 2022an Nazioarteko Estazio Espazialean misio luze bat egin zuen lehenengo emakume beltza izan zen

20260514

1991/5/15

n Amadou Hampâté Bâ historialaria hil zen. Ikerketa etnologikoak egin eta afrikar tradizioak bildu zituen. Esaldi hau esan zuelako da gogoratua: “adineko pertsona bat hiltzen denean, liburutegi bat erretzen da”

20260515

1888/5/16

an, Nikola Tesla ingeniari elektriko eta asmatzaileak korronte alternoa sortzeko eta transmititzeko sistema aurkeztu zuen, eskala handiko elektrifikazioaren oinarria

20260516

1912/5/17

Mary Kenner asmatzailea jaio zen. Konpresetarako poltsiko iragazgaitza zeukan gerriko sanitarioa garatzeagatik da ezaguna; horri esker, hilekoaren odolak ez zituen arropak zikintzen

20260517

2026/5/18

Museoen Nazioarteko Eguna. Zientzia gizarte osora iristeko museo zientifikoek duten funtsezko eginkizuna gogoratzeko egun ona da

20260518

1966/5/19

“Juan de la Cierva” Ikerketa Teknikoko Saria eman zioten Piedad de la Cierva Viudesi, arroz mintzarekin egindako adreilu erregogorren fabrikazioari buruz egin zuen lanagatik

20260519

1570/5/20

Abraham Ortelius kartografoak Theatrum Orbis Terrarum argitaratu zuen, munduko mapa koherenteak bildu zituen lehenengo atlas modernoa, eta kartografia zientifikoaren hasiera ezarri zuen

20260520

1904/5/21

Emily Dix paleobotanikaria jaio zen, Karboniferoko landare fosiletan aditua. Galeseko hegoaldean egin zituen ikerketek ikatzaren formazioa eta Lurreko landareen historia ulertzen lagundu zuten

20260521

2026/5/22

Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Lurreko bizitzaren aniztasuna eta berau sostengatzen duten ekosistemak babestearen garrantzia gogorarazteko

20260522

2001/5/23

Olumbe Bassir zientzialaria hil zen. Bere ikerketen ardatza nutrizioa eta elikadura toxinak izan ziren. Bakerako eta garapenerako tresnatzat aldarrikatu zuen zientzia

20260523

1870/5/24

Ynes Mexia botanikaria jaio zen. 145.000 landaretik gora bildu zituen Amerikan. Bere lanari esker, ehunka espezie berri aurkitu eta munduko botanikaren arloko ezagutza handitu ahal izan ziren

20260524

1919/5/25

Raymond Smullyan matematikari eta logikaria jaio zen. Bere igarkizunengatik, filosofiagatik eta magiagatik da ezaguna, zenbait belaunaldiren inspirazio iturri izan ziren liburuetan dibertsioa eta arrazoiketa uztartzen baitzituen

20260525

1799/5/26

Felipe Poey Aloy naturalista jaio zen. Kubako arrainak aztertu zituen 50 urtez. Bere Ictiología Cubana lana 2000. urtean argitaratu zen osorik, eta funtsezkoa da zoologiarako

20260526

1332/5/27

Ibn Jaldún historialari, soziologo, geografo eta filosofoa jaio zen. Soziologiaren gurasotzat hartzen da, eta bere Al-Muqaddimah lanak gizarteek, ekonomiak eta politikak nola funtzionatzen duten aztertu zuen

20260527

1927/5/28

Xu Xiaobai kimikaria jaio zen. Material fluoreszenteak eta konposatu kimiko konplexuak ikertu zituen, eta luminarietan eta hidrokarburo aromatikoen ikerketan aurrera egiten lagundu zuen

20260528

1970/5/29

Kathleen. E. Carpenter ekologoa eta limnologoa hil zen. Meatzaritzako kutsadurak uretako organismoetan dituen efektuak ikertzeagatik nabarmendu zen. 1928an limnologiari buruzko lehengo liburu britainiarra argitaratu zuen

20260529

1963/5/30

Helen Patricia Sharman jaio zen, kimikaria eta kosmonauta. 1991n espaziora bidaiatu zuen lehenengo pertsona britainiarra izan zen, bai eta Mir estazio espaziala bisitatu zuen lehenengo emakumea ere

20260530

1887/5/31

Ethel Mary Doidge mikologoa jaio zen. Bakterioei eta onddoei buruz zituen ezagutzei esker, nekazaritzako arazo handiak konpontzea lortu zuen

20260531