1875/9/1

Edith Berkeley biologoa jaio zen, poliketoetan aditua; poliketoak ekosistemetan gakoak diren itsasoko zizare segmentatuak dira. Prestigioa eman zion Nanaimoko estazio biologikoari, taxonomian egin zuen lanari esker

20260901

2001/9/2

Christiaan Barnar zirujaua hil zen. 1967an gizakien bihotzeko lehenengo transplante arrakastatsua egin zuen, mundu mailan bihotzeko medikuntza goitik behera eraldatuz

20260902

2020/9/3

Charlette N’ Guessan ingeniaria Ingeniaritzako Berrikuntzaren Afrika Saria irabazi duen lehenengo emakumea izan zen, asmatu duen aurpegiak errekonozitzeko sistemari eta nortasunak egiaztatzeko AAri esker

20260903

1959/9/4

Daniel Innerarity filosofo eta saiakeragilea jaio zen. Demokrazia konplexuaren teoriaren bidez, demokraziaren arau printzipioak egungo gizarteetara egokitzen lagundu du

20260904

1893/9/5

Susi Glaubach kimikaria jaio zen. Hartzidura alkoholikoan glizerolaren formazioa landu zuen. Halaber, intsulinaren ekoizpena ikertu zuen Ernst Peter Pick farmakologoarekin batera

20260905

1968/9/6

Manel Esteller Badosa medikua jaio zen. Nazioarteko erreferentea da epigenetikan, eta bere lanak gakoak dira, besteak beste, minbizi zelulen eraldaketa prozesua hobeto ulertzeko

20260906

1830/9/7

Mary Davis Treat naturalista jaio zen. Charles Darwinekin lan egin zuen posta truke bidez, landare karniboroei buruzko ohar gakoak eginez

20260907

1923/9/8

Eleanor Vadala ingeniaria jaio zen. Ikerketa zuzendaria izan zen Pennsylvaniako Aireko Ontzigintza Garapenerako Zentroan, non aireontzietan erabiltzeko material sintetiko arinak garatu zituen

20260908

1974/9/9

Albert Ghiorsok eta Glenn T. Seaborgek seaborgioaren aurkikuntza iragarri zuten (106 zenbaki atomikoa). Elementu erradioaktibo hori Seaborgen ohorez izendatu zuten, zeina aitzindaria izan zen kimika nuklearrean eta transuranidoan

20260909

1894/9/10

Maria Hervás Moncho medikua jaio zen. Espainiako Gerra Zibilean Valentzian transfusio bidezko serologia laborategia zuzendu zuen, sifilisaren diagnostikoak eta odoleko segurtasuna hobetuz

20260910

1945/9/11

Eisha Stephen Atieno Odhiambo historialaria eta akademikoa jaio zen. Afrikan jakintzaren eta boterearen arriskuak aztertu zituen, historia eta kultura abiapuntu zituela

20260911

1940/9/12

Lascauxko (Frantzia) kobazuloa deskubritu zen. Bertako pintura paleolitikoak, animalien 600 figura baino gehiago dituztenak, Gizadiaren Ondare dira, eta gakoak izan dira Europako arte prehistorikoa ulertzeko

20260912

1913/9/13

Maria Hopf arkeobotanikaria jaio zen. 1968an IWGP sortu zuen beste batzuekin batera; talde gakoa da, landare hondar arkeologikoen nazioarteko ikerketa sustatzen duena, gizakien eta landareen arteko lotura ulertzeko

20260913

1881/9/14

Juan Antonio Sacro y Arce idazlea, hizkuntzalaria eta folklore biltzailea hil zen. Gramática Gallega (1868) lanaren egilea izan zen, galizieraren lehenengo deskribapen zientifikoarena

20260914

1948/9/15

Yolanda Kakabadse Navarro kontserbazionista jaio zen. Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuneko (NKNB) lehenengo emakume presidentea izan zen. Halaber, WWFko presidentea ere izan zen

20260915

1933/9/16

Stephanie Shirley jaio zen, informatikan aitzindaria. 1962an Freelance Programmers sortu zuen, etxetik lan malguak sustatzen zituen software enpresa, batez ere emakumeei zuzendua

20260916

1844/9/17

Langreo eta Sierako huila meategietatik Gijóngo portura “burdinazko bidea” eraikitzea baimendu zen. Espainiako lehenengo trenbideko linea industriala izan zen

20260917

1943/9/18

Nan McKenzie Laird jaio zen. 2021ean Estatistikako Nazioarteko Saria jaso zuen luzetarako ikerketa konplexuetan denboran zehar bildutako datuak aztertzeko garatu zituen metodoengatik

20260918

1813/9/19

Cristian Heinrich Friedrich Peters astronomoa jaio zen. 1861 eta 1889 bitartean 48 asteroide deskubritu zituen, eta izar mapak egin zituen, astronomia modernoan mugarri izan zirenak

20260919

1994/9/20

Abioseh Davidson Nicol medikua hil zen. Gizakiaren gorputzean intsulinaren deskonposaketa deskribatu zuen, diabetesa tratatzeko aurrerapen oso garrantzitsua eginez

20260920

1842/9/21

James Ivory matematikari eta astronomoa hil zen. Ivoryren teorema formulatu zuen: ebakidura koniko fokukideen familia batean, lauki jakin batzuen diagonalek luzera berdina dute

20260921

1991/9/22

Huntingtoneko Liburutegiak (Los Ángeles) lehenengo aldiz jendaurrean erakutsi zituen Itsaso Hileko eskuidatziak. Horien azterketa gakoa izan da judaismoaren barruan kristautasunaren sorrera ulertzeko

20260922

1848/9/23

John Curtisek AEBn lehenengo txikle komertziala egin zuen, izeiaren gomarekin. Arrakasta horrek mugarria ezarri zuen industria horren hasieran. Ondoren zaporeak gehitu ziren, eta mundu mailan ospetsua egin zen

20260923

1981/9/24

Diana Marcela Bolaños Rodríguez itsas biologoa jaio zen. Ezaguna da platelmintoei buruz egin duen ikerketagatik; zizare lau izenarekin ezaguna den ornogabeen filo bat

20260924

1970/9/25

Susana Marcos Celestino fisikaria jaio zen. Optikan espezializatua da, eta ezaguna da oftalmologian diagnostikoa egiteko eta zuzentzeko tresnen garapenari egin dien ekarpenengatik

20260925

1904/9/26

Reysa Bernson astronomoa jaio zen. Ezaguna da Frantzian astronomia dibulgatzeko egin zuen lanagatik, jendaurrean erakusketak egin eta planetarioak garatu baitzituen

20260926

1822/9/27

Jean-François Champollionek iragarri zuen Rosetta Harria deszifratu zuela; hieroglifikoak ulertzeko gakoa izan zen eta egiptologia modernoari hasiera eman zion

20260927

2026/9/28

Amorruaren Aurkako Mundu Eguna ospatzen da. Amorruaren aurkako lehenengo txertoaren sortzaile Louis Pasteurren omenez ospatzen da 2007az geroztik Amorrua Kontrolatzeko Mundu Aliantzak sustatuta

20260928

2024/9/29

Lurraren grabitateak aldi baterako harrapatu zuen 2024 PT5 asteroidea, 11 metroko diametroa zuena. 57 egunez, astroide hori Lurraren “ilargi txikia” izan zen

20260929

1901/9/30

Helia Bravo Hollis botanikaria jaio zen. Aitzindaria izan zen cactaceak ikertzen, eta UNAMen Lorategi Botanikoa sortu zuen. Hainbat espeziek, hala nola Opuntia heliae-k eta Ariocarpus bravoanus-ek, haren izena dute

20260930