2011/3/1
Laborategi klinikoko zientzien Afrikako sozietatea (ASLM) jarri zen abian. Afrikan, kalitatezko laborategiko medikuntza eta diagnostikoko zerbitzuetarako sarbidea hobetzea du xede
1840/3/2
Heinrich Olbers mediku eta astronomoa hil zen. Olbers paradoxa planteatu zuen: unibertso estatiko eta infinitu batean, gaueko zeruak erabat distiratsua izan beharko zukeen, argirik gabeko eskualderik gabe
1919/3/3
Anita Hoffmann Mendizábal biologoa jaio zen. Aitzindaria izen zen araknidoen eta akaroen azterketan Mexikon, eta ehun mila akaro aleko bilduma akarologikoa egin zuen
2021/3/4
Duni Sawadogo zientzialariak Harambee saria jaso zuen. Hematologian espezialista da, eta ezaguna zen nagusiki emakumeak eta adingabeak kaltetzen dituzten botika faltsuen trafikoaren aurka borrokatzeagatik
1915/3/5
Laurent Schwartz matematikaria jaio zen. XX. mendeko frantziar matematikari handietako bat izan zen, eta Fields domina eskuratu zuen lehena (banaketen teoriari buruz egin zituen lanengatik)
1915/3/6
Kunihiko Kodaira matematikaria jaio zen, Fields dominaren irabazlea. Geometria aljebraikoan eta barietate konplexuaren teorian egindako ekarpenagatik da ezaguna
1792/3/7
John Herschel matematikari eta astronomoa jaio zen. Argazkigintzaren arloan ere aurrerapenak egin zituen, hala nola zianotipia asmatu zuen, Prusiako urdin kolorean egindako argazki prozedura monokromoa
1913/3/8
Luz María Villarreal de Puga botanikaria jaio zen. Zea perennis arto iraunkorrak aurkitu zituen Ciudad Guzmánen, eta Zea diploperennis Manantlán mendilerroan
1910/3/9
Nancy Atkinson bakteriologoa jaio zen. Salmonella bakterioaren ikerketan espezializatu zen. Halaber, antibiotikoen eta txertoen garapenean lan egin zuen, baita poliomielitisaren birusa isolatzen ere
1912/3/10
Josefina Oliva Teixell geografo, arkeologo eta historialaria jaio zen. Historiari eta geografiari buruzko zenbait liburu idatzi zituzten, eta Laurette Sejourné antropologoaren obrak itzuli zituen gaztelaniara
1936/3/11
Harald zur Hausen medikua jaio zen. Nobel saria jaso zuen umetoki lepoko minbiziaren eragile nagusia den giza papilomaren birusa aurkitzeagatik
1940/3/12
Aida González de Infante biologoa jaio zen. Limnologian espezializatu zen, eta Amerika kontinenteko ur kontinentaletako planktonari buruzko azterlan nabariak egin zituen
1855/3/13
Percival Lowell astronomo afizionatua jaio zen. Urte askoz behatu zuen Marte. Gainera, X Planeta bilatzeko ahaleginak egin zituen, Neptunotik haragoko planeta hipotetikoa
2018/3/14
Stephen Hawking fisiko teorikoa, kosmologoa eta dibulgatzaile zientifikoa hil zen. Zulo beltzei buruzko ikerketengatik da ezaguna
1874/3/15
Wasaburo Oishi meteorologoa jaio zen. Altitude altuetako jet korronteak aurkitzeagatik da ezaguna. Nazioarteko audientziara iristeko asmoz, txostenak esperantoz argitaratzen zituen
1890/3/16
Lelio Olchese Zeno medikua jaio zen. Traumatologian espezializatu zen, eta, besteak beste, adingabeetan ukondoko hausturak tratatzeko metodoak garatzeagatik da ezaguna
1993/3/17
Alexandre Quintanilha biofisikaria Ezpataren Done Jakueren Ordena Militarraren Ofizial Nagusi aitortu zuten. Egoera solidoaren fisikan doktore bihurtu ondoren, biologiara bideratu zuen bere ibilbidea
1922/3/18
Karl Wilhelm Reinmuth astronomoak Aralia (973) asteroidea aurkitu zuen. Jatorriz Asiakoa eta Amerikakoa den aralia landareari zor dio izena
1893/3/19
Gertrud Dorka arkeologoa jaio zen. 1950eko hamarkadan, Berlingo indusketak zuzendu zituen. Hiri hori berreraikuntza fasean zegoen oraindik, Bigarren Mundu Gerraren ostean
2026/3/20
Aho-hortzen Osasunaren Mundu Eguna. Hortzen Nazioarteko Federazioak egun hori ezarri zuen ahoko gaixotasunek osasun orokorrean eta ongizatean dituen inpaktuei buruz kontzientziatzeko
1920/3/21
Gabrielle Donnay kristalografoa eta zientziaren historialaria jaio zen. Kristalen egituran eta kimikan aditua zen, eta bere ibilbidearen zati handi bat kristalografiako ikerketak biltzera bideratu zuen
2018/3/22
Heather Zar pediatra eta epidemiologoari L’Oréal-UNESCO saria eman zioten haurren osasunaren arloan egindako ikerketengatik, bereziki asma, pneumonia eta antzeko arnas gaixotasunetan
1899/3/23
Amelia Tonon entomologoa jaio zen. Zelula bitelinoen bilakaera eta fisiologia aztertu zituen, anomalia enbrionarioak landu zituen eta albinismoaren fenomenoa ikertu zuen
1920/3/24
Josefa Cuevas Aguilar ingeniari geologoa jaio zen. Ibilbide profesionala mikropaleontologiara bideratu zuen, bereziki Mexikoko Petrolioaren Institutuan
1924/3/25
Charlotte Davis Mooers informatikaria jaio zen. Zato kodetzearen bitartez informazioa berreskuratzeko erabiltzen ziren txartel zulatuak hautatzeko gailu bat asmatu zuen, beste batzuekin batera
2002/3/26
Odile Schweisguth medikua hil zen. Europako onkologia pediatrikoaren sortzailetzat hartzen da. Lehenengo haurren minbizi saila sortu zuen Gustave Roussy Institutuan
2006/3/27
Stanisław Lem zientzia-fikziozko lanen idazlea hil zen. Lemen liburuek gizateriak unibertsoan duen lekua eta haren mugak aztertzen dituzte, baita beste izaki batzuekin komunikatzeko arazoak ere
1901/3/28
Suzanne Leclercq paleobotanikaria jaio zen. Devoniar garaiko landareak ikertzeagatik da ezaguna funtsean
1869/3/29
Aleš Hrdlička antropologoa jaio zen. Besteak beste, gizakiak Amerikara Asiatik Bering itsasartetik iritsi zirelako teoria egin zuen