1937/4/1

Teresa del Valle antropologoa jaio zen. Antropologiako kritika feminista, memoriaren etnografia eta metodologia kualitatiboak izan zituen bere ikerketaren ardatz

20260401

1935/4/2

Robert Watson-Watt fisikariak radar sistemarako patente bat eskuratu zuen. Bere ikerketei esker, radarra funtsezko tresna izan zen Bigarren Mundu Gerran

20260402

1841/4/3

Emily L. Morton entomologoa eta ilustratzailea jaio zen. Lepidopteroen bizi zikloak deskribatu zituen, eta intsektu horiek harrapatu, hazi eta horien bizitzako etapa desberdinak ilustratu zituen

20260403

1908/4/4

Catherine Gross Duncan mikologoa jaio zen. Onddo xilofagoen alderdiak aztertu zituen, hala nola eguzki-argia eta horrek arnasketa zelularrean duen efektua, kontserbatzaileen efektua eta hezetasuna

20260404

1929/4/5

Ivar Giaever fisikaria jaio zen. Supereroankortasunaren fenomenoa nola gertatzen zen frogatu zuen, eta Nobel saria eskuratu zuen egoera solidoaren fisikan egin zituen lanengatik

20260405

1954/4/6

Eulalia Pérez Sedeño filosofoa jaio zen. Bere ikerketak zientzia, teknologia eta generoaren azterketa izan ditu ardatz

20260406

2022/4/7

Londreseko Linneotar Sozietateak Sebsebe Demissew irakaslea (Adís Abebako Unibertsitatea) saritu zuen flora etiopiarrari eta ezagutza tradizionalak gordetzeari buruz egin dituen lanengatik

20260407

1896/4/8

Joyce Allan konkiliologoa jaio zen. 1950ean, Australian Shells argitaratu zuen, Australiako moluskuen zati handi bat deskribatzen duen lehenengo liburua

20260408

1921/4/9

Marion Webster biokimikaria jaio zen. Sukar tifoidearen Vi antigenoa isolatu eta haren egitura zehaztu zituen

20260409

1899/4/10

Mariano de la Bárcena y Ramos botanikaria, naturalista eta ingeniaria hil zen. Gizon multifazetikoa izan zen, eta, besteak beste, landare espezie berriak deskribatu eta bi fosil espezie izendatu zituen

20260410

1904/4/11

Elizabeth Roboz-Einstein biokimikaria eta neurozientzialaria jaio zen. Mielinaren oinarrizko proteina purifikatu eta bereizi zuen eta, beste gaixotasun batzuen artean, esklerosi anizkoitzarekin duen harremana ikertu zuen

20260411

1925/4/12

Aino Marjatta Henssen botanikaria jaio zen. Aurrerapen garrantzitsuak egin zituen zianolikenen (onddo eta zianobakterioen asoziazio sinbioteak) ezagutza taxonomikoan

20260412

1931/4/13

Martha E. Bernal psikologo klinikoa jaio zen. Bere lan klinikoak jokabide arazoak dituzten adingabeen ebaluazioa eta tratamendua izan zuen ardatz nagusiki

20260413

1896/4/14

Priscilla Fairfield Bok astronomoa jaio zen. Berak idatzitako La Vía Láctea (1941) liburua izan da idatzi diren interes orokorreko testu astronomiko arrakastatsuenetako bat

20260414

1765/4/15

Mijaíl Lomonosov polimata hil zen. Besteak beste, materiaren kontserbazioaren legea iragarri zuen, izotzen azterketa geografikoan nabarmendu zen eta lehenengo errusiar unibertsitatea sortu zuen

20260415

1820/4/16

Victor Alexandre Puiseux matematikari eta astronomoa jaio zen. Funtzio aljebraikoei buruzko metodo berriak sartu zituen (adibidez, Puiseuxen teorema eta serieak) eta zerutar mekanikari ekarpena egin zion

20260416

2014/4/17

NASAren Kepler teleskopio espazialak Lurraren tamainako lehenengo planeta aurkitu zuen beste izar baten gune bizigarri batean: Kepler-186f planeta

20260417

2013/4/18

Azwinndini Muronga zientzialariak Minnesotako Unibertsitateko Nazioarteko Lidergo Gorenaren Saria jaso zuen. Fluidoen dinamika erlatibista du ikergai

20260418

2023/4/19

Stellenboscheko Unibertsitateko Ikerketa Biomedikoko Institutua inauguratu zen, Afrikako biosegurtasuneko laborategirik handiena. Han, tuberkulosiaren edo HIESaren oinarri genetiko eta molekularra ikertzen dituzte

20260419

1865/4/20

Mary Louise Foster biokimikaria jaio zen. Residencia de Señoritas (Madril) egoitzan Foster laborategia sortu zuen teknika kimikoak irakasteko eta unibertsitatean egiten ziren praktika urriak osatzeko

20260420

1914/4/21

Satsue Mito irakasle eta primatologoa jaio zen. 1954an tximinoek batata garbitzen zutela aurkitu eta hedatu zuen

20260421

1904/4/22

Robert Oppenheimer fisikari teorikoa jaio zen. Aurrerapen garrantzitsuak lortu zituen fisikaren arloan, baina bere izena lehenengo arma nuklearren garapenarekin lotuta dago era bereizezinean

20260422

1907/4/23

Dorothy Hill geologoa eta koralen espezialista hil zen. Australiako unibertsitate bateko lehenengo emakumezko irakaslea izan zen, bai eta Zientzietako Australiako Akademiaren presidentea izan zen lehenengo emakumea ere

20260423

1911/4/24

Irene Sänger-Bredt fisikaria eta ingeniari aeroespaziala jaio zen. Bere ibilbidean, organismo zibilei eta militarrei, ikerketa institutuei eta unibertsitateei eman zien aholkularitza

20260424

1903/4/25

Andrey Kolmogorov matematikaria jaio zen. Probabilitatearen teoriaren oinarriak idatzi zituen, eta eragina izan zuen probabilitatearen, multzoen teoriaren eta zenbakiaren teoriaren arloetan

20260425

1920/4/26

Srinivāsa Aiyangār Rāmānujan matematikari autodidakta hil zen. Tau funtzioari buruz egin zuen usteak ikerketa lerro berriak ireki zituen

20260426

2005/4/27

Airbus A380 hegazkinak lehenengo hegaldia egin zuen Tolosan (Frantzia). Orain arteko munduko bidaiari hegazkin handiena da, 73 metro luze eta 24 metro altu baita

20260427

1907/4/28

Ramona Vaamonde mikrobiologoa jaio zen. 1975eko irailean, kolera agerraldi bat azkar antzeman zuen Santiago de Compostelan, eta, horrela, epidemia bat saihestu zuen

20260428

1909/4/29

Elizabeth Gault Fisher briologo eta entomologoa jaio zen. Bere ibilbidean, goroldio eta hepatikoen 3.500 laginetik gorako bilduma egin zuen

20260429

1921/4/30

Mary Klicka dietista eta teknologoa jaio zen. Armadarako prestatutako janariaren anoak diseinatu zituen, janaria sugarrik gabe berotzen duen sistema batekin, erreakzio exotermiko bati esker

20260430