1922/6/1
Laura Ayres birologoa jaio zen. Portugalgo lehenengo inkesta serologiko nazionala koordinatu zuen, herrialdeko gaixotasunen prebalentzia zehazteko
2014/6/2
KAIST institutuko (Hego Korea) ingeniariek velociraptorrean oinarritutako robot bat garatu zuten, 46 km/h-ko abiaduran korrika egiteko gai zena. Animalien biomekanikak robotika modernoa nola susta dezakeen erakutsi zuten
1983/6/3
María Escudero Escribano ingeniari kimikoa jaio zen. Prozesu eta material berriak ikertzen ditu, energia berriztagarrien bihurketarako, eta erregai berde eta produktu jasangarriak ekoizteko
1783/6/4
Montgolfier anaiek aire beroko globo aerostatikoaren lehenengo erakustaldi publikoa egin zuten Annonayn (Frantzia), eta abiazioaren aroaren hasiera markatu zuten
1981/6/5
Komunitate zientifikoak HIESaren lehenengo bost kasuak jakinarazi zituen AEBn. Ondorengo ikerketek erakutsi zuten aurretik kasu asko zeudela
1910/6/6
Jaume Vicens Vives historialaria jaio zen. Bere ikerketak Behe Erdi Aroko Katalunia izan zuen ardatz, eta historia ekonomiko eta sozialaren arloko aditutzat hartzen da
2017/6/7
Abdelouahed Ben-Ncer eta Jean Jacques Hublin arkeologoek Homo sapiens espeziearen hondakin fosil zaharrenen aurkikuntza aurkeztu zuten; Jebel Irhouden aurkitu zuten (Maroko)
1922/6/8
Zoraida Luces botanikaria jaio zen, Venezuelako botanikako aitzindaria. Gramineak ikertzen espezialista zen, Venezuelako Institutu Botanikoan egin zuen lan eta erakunde horretako presidentea ere izan zen.
1904/6/9
William Joscelyn Arkell jaio zen, jurasikoko fosiletan aditua. 1956an argitaratu zuen liburuak aro horri buruzko ikerketak jaso eta aztertu zituen, eta jurasikoari buruzko ezagutza antolatu eta bateratu zuen lan gako bihurtu zen
1941/6/10
Norah Olembo biokimikaria jaio zen. Afrikako bioteknologiako aitzindari horrek Biotechnology Trust Africa sortu zuen nekazaritzako produktu bioteknologiko berritzaileen erabilera sustatzeko
1907/6/11
Josefa González Aguado jaio zen, kimikan eta farmazian aitzindaria. Hainbat metalen lerro analitiko kuantitatiboak zehazten egin zuen lan. Bere karrera zapuztu egin zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz
1912/6/12
Eva Crane fisikari nuklearra jaio zen. Ezkontzako opari gisa erlauntza jaso zuen, eta, azkenean, 60 urteko ibilbidea izan zuen erleak ikertzen
2016/6/13
Arthur Zang ingeniariak Ingeniaritzako Berrikuntzaren Afrika Saria irabazi zuen bere Cardio-Pad asmakizunari esker: 20 minututan elektrokardiogramak egin eta transmititzen dituen tableta medikoa
2000/6/14
Elsie Widdowsom nutrizionista hil zen. Desnutrizioari buruz ikertu zuen, eta, II. Mundu Gerran, Erresuma Batuan elikagaiei eta errazionamenduari bitaminak gehitzeko ahalegina gainbegiratu zuen
1934/6/15
Hu Qjheng informatikaria jaio zen. Adimen artifiziala eta ereduen errekonozimendua sustatu zuen, eta Txina lehenengo aldiz Internetera konekta zedin lortu zuen, 1994an
1915/6/16
Medikuntza nuklearreko eta biokimikako ikertzaile Katherine Austin Lathrop jaio zen. Manhattan proiektuko kidea izan zen, eta erradiazioak izaki bizidunengan duen eragina ikertzen aitzindaria
1987/6/17
Ammospiza maritima nigrescens espezieko azken txoria hil zen, eta, beraz, espeziea behin betiko desagertu zen
1928/6/18
Amelia Earhart Atlantikoa hegazkinez gurutzatu zuen lehenengo emakumea bihurtu zen. Nahiz eta ezin izan zuen pilotatu, bere balentria abiazioaren eta genero berdintasunaren sinbolo bihurtu zen
1957/6/19
Susana López Charretón birologoa jaio zen. Errotabirusari buruz egin dituen ikerketengatik eta birologiaren gaietan egin duen dibulgazio lanagatik da ezaguna
2016/6/20
Txinak Sunway TaihuLight aurkeztu zuen, garaian munduko superkonputagailurik azkarrena; 125 petaflop baino gehiagoko errendimendua zuen
2006/6/21
Nazioarteko Astronomia Elkarteak Nix eta Hidra izena jarri zien Pluton eta Carontek osatutako sistema binarioko sateliteei
1037/6/22
Ibn Sina (Avicena) mediku, filosofo eta astronomoa hil zen, “medikuen printzipea” goitizenarekin ezaguna. Gaixotasun asko deskribatu zituen, eta diagnostiko zehatzetan oinarritutako tratamenduak proposatu zituen
1973/6/23
Germán Somolinos kardiologoa hil zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Mexikon erbesteratu zen. Han, historialari gisa gailendu zen, eta XVI. mendeko jardunbide medikoari buruzko ikerketa baliotsuak egin zituen
1921/6/24
Rosemary Lowe-McConnell jaio zen, arrain tropikalei buruz egin zituen ikerketengatik ezaguna, Afrikan eta Hego Amerikan egin zituen espedizioei esker. 1997an, Lieanna domina jaso zuen bere karrera zientifikoa goratzeko
1903/6/25
Marie Skłodowska-Curiek bere doktorego tesia (Substantzia erradioaktiboei buruzko ikerketak izenekoa) defendatu zuen Parisko Zientzia Fakultatean. Cum laude aipamena lortu zuen
1976/6/26
Torontoko (Kanada) CN dorrea jendaurrean ireki zen. Munduko egitura autosostengatzailerik altuena bihurtu zen; 553 metroko garaiera du
2014/6/27
Satitsu elefante espezie berri bat deskribatu zen: Macroscelides micus. Gutxi gora behera 28 gramoko pisua du, eta satitsu elefanterik txikiena da
1825/6/28
Emile Erlenmeyer kimikaria jaio zen. Guanidina eta tirosina sintetizatu zituen eta laktona eta antzeko konposatuen egitura azaldu zuen, baina bere izena duen matrazea asmatzeagatik da ezaguna mundu mailan